2-Saioa hasi
Aplikazioa erabili ahal izateko saioa hasi behar da. Google kontu batekin hasten da kontua. Kasu gehienetan kontua aurretik mugikorrean sartuta egongo da eta aukeratu bakarrik egin beharko dugu.
3-Ibilbide berria hasi
Saioa hastia ibilbide berri bat hasi. Horretarako ibilbideari izen bat ipini eta pribatua izatea nahi duzun erabaki. Ibilbide publikoak url-a duen edonork ikus dezake. Pribatua bada aukeratutako erabiltzaileek bakarrik ikusi ahalko dute. Behin dena aukeratuta hasi botoia sakatu.
4-Ibilbidea partekatu
Ibilbidea lagun eta familiarrekin partekatu zure posizioa eta ibilbidea denbora errealean ikus dezaten.
5-Ibilbidearen aukerak aldatu
Ibilbidearen aukerak aldatzeko goiko hiru puntuetan klik egin eta aukerak sakatu. Behin hori eginda izena eta pribatua den aldatzeko aukera dugu berriz. Ibilbidea pribatua bada baimendutako google kontuak jarri ditzakezu.
6-Aurretik egindako ibilbideak ikusi
Menua zabaldu goiko hiru marren bidez. Menuan "Nire ibilbideak" aukeratu. Egin dituzun ibilbide guztiak agertuko dira. Klik eginez berriz kontsultatu ditzakezu eta klik luze baten bidez ezabatu, partekatu edo aukerak aldatu ditzakezu.